Skip to main content

EKIAN, Euskadiko eguzki planta handiena, abian

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du instalazioa, 26 euskal enpresaren partaidetzako planta, haien artean ATEGI.

EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Kreanek sustatua, parkeak 24 MW sortzen ditu eta aurreikusita zegoen bezala, urtebeteko epean eraiki da, egindako guztizko inbertsioa 24 milioi eurokoa izan da.

Erribera Beitia/Ribera Baja. 2020/01/27

EKIAN eguzki parkea, Arasur Industrialdean kokatua, inauguratu du gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, sustatzaile bien (EEE eta Krean Taldea) ordezkariekin eta 26 euskal enpresa inbertitzaileen arduradunekin batera. Euskadiko eguzki parke handiena da eta orain arte instalatutako potentzia bikoizten du.

 

Gaur goizean burutu den inaugurazio ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du bere mintzaldian industrian eta euskal gizartean, oro har, sustraitutako lankidetza kulturaren garrantzia, proiektuak sustatu eta inplementatzeko, “Elkarlan publiko-pribatuari esker, iturri berriztagarrien aprobetxamendua errealitate bihurtu ahal izateko, iraunkorragoa izango den eredu baten bidean, energia trantsizioaren helburuak eta konpromisoak betetzeko ezinbestekoak direnak”.

Bestetik, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Jon Berbel Krean Taldeko zuzendari nagusiak nabarmendu dute erakunde bien irmotasuna lankidetzan eta bide berritzaileetan jarduteko, proiektu berriztagarriak garatzeari begira; baita 26 euskal enpresa inbertitzaileek egindako apustua energia garbien alde ere.

EKIAN. Proiektuaren datu nagusiak
Sustatzaileak Energiaren Euskal Erakundea (Eusko Jaurlaritza)

KREAN Taldea (Mondragon Korporazioa)

Enpresa partaideak 26
Inbertsioa 24 milioi euro
Kokalekua Erribera Beitia, Arasur Industrialdea
Azalera 55 hektarea
Panelak 67.000 panel fotovoltaiko polikristalino
Potentzia instalatua 24 MW
Aurreikusitako ekoizpena urtean 40.000 MWh urtean
Saihestutako CO2 emisioak 14.600 tona/urteko
Eraikuntzako obrak 8 hilabete

80.000 lan-ordu

ARASUR industrialdeko “La lágrima” deitutako 55 hektareako hedadura duen industria-finkan dago EKIAN eguzki planta fotovoltaikoa, Erribera Beitia/Ribera Baja udalerrian . Egitasmo aitzindaria da; izan ere, lehen aldiz da sustatzen dela eguzki parke bat lankidetza publiko-pribatuari esker, instalatutako potentziaren zati baten jabeak izango diren enpresen bidez.

 

KREAN Taldea (Mondragon Korporazioa) eta Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia, izan dira EKIAN sustatu duten erakundeak. Horiekin batera, zenbait arlotan (industrian, zerbitzuetan eta administrazioan) diharduten 26 enpresa elkartuk ere parte hartzen dute egitasmoan, instalatutako potentziaren zati bat erosiz; guztira, 24 milioi euro inbertitu dira.

 

Zortzi hilabete obretan

Lanak 2019ko apirilean hasi ziren, lurraren egokitzearen bitartez, eta zortzi hilabete iraun dute, sistema fotovoltaikoen instalazioa burutu arte. Iragan abenduan lehen ekoizpen probak egin ziren, Irizar konpainiaren autobus elektriko baten kargarekin lehenbizi, eta geroago, planta sare elektrikora konektatuz.

 

Era horretan, jada ekoizten den energia elektrikoa banaketa sare orokorrera bideratzen da, kontsumitu ahal izateko. Gaur egun, ekoizpen maila ahalmen pikoaren % 90 da, eta arian-arian, aurreikusitako % 100 lortuko da.

 

Parkearen ezaugarriak

Dagoeneko Euskadiko eguzki planta handiena den honek 67.000 eguzki panel ditu, eta horietako bakoitzak 355 watt-eko potentzia du. Guztira, instalatutako potentzia 24 MW-ekoa da, urtean 40.000 MWh inguru ekoizteko gai izango dena, urtean 15.000 familiaren elektrizitate premiak asetzeko beste.

 

EKIANen izango den 24 MWpico-ko potentzia horrek Euskadiren egungo ahalmen fotovoltaikoa bikoizten du; orain arte, euskal geografia osoan zehar dauden instalazio txikien multzoari esker lortu da ahalmen fotovoltaikoa. Datu horrek agerian uzten du proiektu honen garrantzia. Hala, urrats handia da 2030erako ekoizpen elektriko berriztagarrien arloan Eusko Jaurlaritzak duen Energia Estrategiaren helburuak lortzeko. Eguzki energia fotovoltaikoari dagokionez –gaur egun aprobetxatzen den energia berriztagarri guztiaren % 1,4 da–, ehuneko hori bikoiztea da xedea eta hamarkada batean % 4,4 izatea, 293 MW-eko potentzia instalatua lortzeko

Related News

Taller de aseguramiento de la calidad y servicios

El parón industrial deprime la demanda nacional y el mercado en general descuenta la excepcional situación