Skip to main content

TXINA “BERRIA” – 1.ZATIA

Txinako Partiduaren kongresua, maiatz bukaeran ospatua, guztiz sinbolikoa izan da. Bertan, Txinak COVID-19a gainditu zuenaren eta negozioak berehala normalitatera bueltatzen ari direnaren seinale garden bat bidali zen.

Beijing-ek ere segurtasun legeko proiektu berri bat aurkezteko erabili zuen bilera Hong Kong-eko administrazio eskualde bereziarentzat eta kritikoek diotenez, gobernu zentralari botere erradikalak emango dizkio desadostasuna zapaltzeko, Estatu Batuetako presidente den Donald Trump-en administrazioak erreakzio indartsu bat izanez eta mendekuekin mehatxatuz.

Geopolitika alde batera utziz, analista askok bat egiten dute ondorioztatzen Txina izango dela ekonomikoki eta politikoki haziko den herrialde bakanetako bat, atzeraldi global bat izanez gero.

Bi hamarkadetan zehar lehenengo aldiz, munduko bigarren ekonomia handienak ez zuen urteko helburuko BPGrik ezarri bere azken kongresuan. Hala eta guztiz ere, autoritateek langabeziarentzako helburuak ezarri zituzten. Ekonomialari askok diotenez, hazkundearen helburua ezabatzeak bere kalitatea hobetuko du eta ekonomia urte honetan %1 eta %3 artean haziko dela iragarri dute.

Gainera, teknologia altuan zentratua dagoen azpiegitura “berria” hazkundearen ardatz handia izatea planteatzen du Txinako ekonomiak hurrengo urteetarako.

Canal ATEGIko artikulu honek bi zati ditu. Lehenengoan, pandemia globala Txinan eta bere ekonomian nola eragiten ari den hitz egingo dugu (Iturria Instituto Lowy) eta, bigarrengoan, Txina “berriaren” erronka nagusiak erreparatuko ditugu Partiduak egin berri duen kongresuari erreparatuta, hurrengo hilabeteetan bigarren ekonomia mundialaren bidea adieraziz.

 

Nola ari da eragiten pandemia globala Txinako ekonomian?

Beijing-ek azpiegiturarekin estimulazio masiboa sortzea espero dute optimistek, oinarrizko produktuen boom-a sortuz, 2009ko munduko finantza krisia eta gero gertatu zen bezala.

Pandemiak Txinan izan duen eragina kontuan hartuta, esan dezakegu herrialdea birsortzeko prozesua uste baino luzeagoa izan dela. Gehiengo probintzietan bizitza normalera bueltatzen ari da, baina auzoetako zaintza zorrotzek, probek eta urruntze sozialek indarrean jarraitzen dute.

BPGa %6,8 jaitsi zen lehen hiruhilekoan. NDF-k (Nazioarteko Diru Funtsa) 2020 urterako %1,2ko berreskuratzea izatea iragarri zuen. BPGaren %18 inguru osatzen duten esportazioak erdiraino jaistea aurreikusten da lehen hiruhilekoan eta industriako irabaziak %25 jaistea espero da lehen seihilekoan.

Aurreko urtean, gobernuaren zorra hamarkada batean baino azkarrago hazi zen, munduko finantza krisi osteko estimulua hasi zenetik. 2019 urte hasieran, Txinako zorra guztira 40 bilioi $ US ingurukoa zen: BPGaren %304 eta zor global guztiaren %15a. Txinak desapalankamendu kanpaina egiten hasi zen, baina Estatu Batuetako merkatu gerrak geldiarazi egin zuen. Hortaz, kredituen mugak murriztu egin ziren berriz ere eta bertako gobernuei bonuak igortzen utzi zieten asmo espezialentzako, azpiegituretako nagusiki. Baina programa hauek geroz eta produktibitate irabazi gutxiago lortu dute eta gaizki egokitutako inbertsioa ikaragarria bihurtu da: hiriko apartamentuen laurdena orain hutsik dago.

Eta Txinako finantza erakundeak, Txinako Garapeneko Bankua eta Txinako Esportazio eta Inportazioen Bankua buru dituela, Belt and Road izeneko ekimenen proiektuetarako kapital masibo bat proportzionatu dute, ia bere osotasunean maileguz finantzatuta. Ordainketa ahalmena, erabakitako kronogramaren barruan, orain dudan jarri beharko litzateke seguruenik, erakunde horien etorkizuneko estimulu funtzioak mugatuz.

 

Orduan, ¿Nora joango da Beijing hazkundea berreskuratzera? “Azpiegitura berria”  

Larrialdi ekonomikoen aurrean azpiegituretako estimulua Txinaren lehen erantzuna izaten ari den bitartean, obra publikoak oraingoan ezberdinak izango direla azpimarratu du gobernuak.

Dan Wang-ek, Gavekal taldeko analista teknologikoak, Beijing-ek “azpiegitura berrien” bultzada agindu duela esaten du, adimen artifiziala eta datu handiak barne, baina 5G mugikorreko sarea lehentasun nagusitzat hartuz.

“Falta den guztia”, esaten du Wang-ek, “arrazoi onak dira kontsumitzaileek benetan 5G erabil dezaten. Oraingoz, arazo bat bilatzen duen erantzun bat izaten jarraitzen du: abiadura azkarragoa, datu-fluxu gehiago eta gailu gehiagoren konexioak ditu, baina gaur egungo 4G abiadura nahikoa da kontsumitzaileen beharrak asetzeko”. Beraz, litekeena da 5G bultzada honek epe motzean huts egitea estimulazio politika gisa, dio Wang-ek.

Ia segurua da Txinak zentral elektriko eta trenbideak bezalako gehiegizko azpiegiturak dituela, baina oraindik ez du antzeko diru kantitatea estimulatu dezakeen teknologia berririk aurkitu.

Txina eta Estatu Batuen arteko merkataritza gerra berriz aktibatu daiteke. Klausula berri batek negoziazio berriak ekar ditzake “hondamendi natural edo beste ustekabeko gertakizun baten aurrean”,  Txinak erronka handia sor dezake kolapsatutako klima ekonomiko honetan, 200 mila milioi $ erosi behar dituelako produktu energetiko eta nekazaritza-produktu berrietan Estatu Batuetatik. Bestela, pandemiaren aurretik zeuden joera horiek berriz has daitezke, batzuk oraindik eta biziago.

Merkataritza gerragatik beldurtuta, Japoniako, Hego Koreako eta Taiwan-eko konpainiak Asiako balio-kate handiak berregituratzen hasi ziren, herrialdean bertan nahiz beste herrialdeetan gehiago inbertituz (Vietnam eta Indonesia), Txinaren gehiegizko mendekotasunarekin lotuta dauden arriskuak txikitzeko, Beijing-ek ekonomiaren gainetik politika lehenesteko joera barne.

Adibide garbi bat da Hego Koreako Lotte korporazioa den chaebol masiboak Txinatik izan zuen erretiroa, 10 mila milioi $-eko inbertsioa eginda, Koreak defentsarako dituen misil berrien aurrean Txinak ezartzen dituen zigorren aurka.

Robotizazioa seguru aski post pandemia azkartuko duen joera bat da. Txina Skinny merkatuko analistek diote erakunde teknologiko handiak txikizkako merkataritzak menderatzen ari direla, bai online eta baita onlinetik kanpo ere.

Litekeena da, Txinako erdi mailako klasea atzerrian paradisuak bilatzen hastea, Beijing-ek dioena aintzat hartu gabe, propietateen erosketen, enpresa garapenaren eta / edo ikasleen hezkuntzaren bitartez.

Iturria: Instituto Lowy

Related News

La deuda, el círculo vicioso de Vietnam

¿GOBERNANZA TECNOLÓGICA GLOBAL?