Skip to main content

2020/ Ohiko Batzar Nagusia

2020ko ekainaren 17an Ategiko ohiko Batzar Orokorra egin da. Bertan, 2019 ekitaldiko helburuak partekatu dira eta 2020eko kudeaketa planaren zein urtean zehar garatu behar diren proiektu nagusienen helburuak azaldu dira.

2019ko ekitaldiari begiratuz gero, hazkunde urtea izan da eta interkooperazioari bultzada handia eman zaio, 2017-2020 plan estrategikoan ezarritako funtsezko ardatzekin bat etorriz.

Dimentsioaren apartadu estrategikoan, 2019an Ategik 401 M € kudeatu zituen erosketetan, zuzenean kudeatutako familiak, 201 M euro (+19 M € 2018arekin alderatuz), eta interkooperazio taldeetan kudeatutako familiak, 200 M euro (+22 M € 2018arekin alderatuz), barne hartuz. Modu honetan, 2018arekiko %10,5eko bitartekotzaren gorakada bat lortzen da.

Bestalde, garrantzitsua da erosketen bitartekotza %11,3 igo dela azpimarratzea eta baita interkooperazio dibisional eta interdibisionalaren %12ko igoera ere aurreko urtearekiko.

Dimentsio ezberdinetan Ategiren ekintzen garapena nabarmentzen duten oinarrizko proiektuak nabarmentzen dira, hau da, interkooperazioko proiektu kolaboratiboak erosketetan, negozioaren garapena, ospearen garapena eta garapen teknologikoa.

Lehenengo apartaduan, interkooperazioko proiektu kolaboratiboak, lehengaien arrisku kudeaketa ereduak nabarmentzen dira, Ubika proiektua, logistika alternatiboen proiektua Txinan eta hornitzaileen arrisku finantzieroaren proiektua.

2019ko azaroaren 29an, lehengaien arrisku kudeaketa ereduaren garapen tekniko eta antolatzailea bete eta gero, kooperatiba guztiei zerbitzua eskaintzera ekin zen. Izan ere, kooperatiba guztietatik 25ek Demo sarbidea dute eta 2020ko urtarrila-otsaila hilabeteetan zehar, kooperatibekin eta dibisioekin bilerak egin dira, 2020 erdialdean zerbitzu osoa ematen hasteko helburuarekin.

Ubika proiektuari dagokionez, zerbitzua Tenderren eskaintza prozesuaren kalitatea ziurtatzean orientatuta dago, produktuaren trazabilitatea kontrolatzeko garraioko hornitzaile bakoitzari jarraipen bat egiteko (lurrekoa, itsasokoa eta airekoa) eta bezeroaren eta hornitzaileen arteko fakturazio prozesua balioztatzeko, informatikoki prozesu honen kalitatea ziurtatuz eta berrikusiz.

Epeei dagokienez, beharrezko ikusten da inplementazioa 3 hilabete atzeratzea ezarpena onartzeko eta kooperatibetan lurrean zerbitzua martxan jartzea 2020ko hirugarren hiruhilekoan ezartzea balioesten da.

Txinako logistika alternatiboen proiektuak kooperatiba batzuen inportatzeko beharrak aztertu ditu, kudeaketa bateratuarekin kostuetan hobetzeko proposamen bila.

Proiektu honetan, kooperatiba bakoitzak erakusten duen egoerak, berezko ezaugarri, xehetasun eta intereseko puntu oso bereziak dituela ondorioztatu da, nahiz eta batera kudeatu daitezken elementu komunak direla iruditu, hala nola, bidalketen maiztasuna areagotzeko beharra eta zirkulazio denbora jaisteko beharra.

Azkenik, interkooperazioko proiektu kolaboratiboen apartaduan hornitzaileen arrisku finantzieroko proiektuaren bilakaeraz berri ematen da. Proiektu honek, Arrisku Finantzieroko indizearen kalkuluaren oinarriak ezartzen ditu, erakunde bateko hornitzaile kritiko edo estrategikoen ebaluazio eta jarraipen bat egin eta alerta zein prebentziozko akzioak ezartzeko, hornikuntzako arazoei aurre egiteko. Zerbitzu hau 2019ko urrian jarri zen abian eta 1.300 hornitzaile ebaluatu eta jarraitzen ditu gaur egun.

Negozioaren garapeneko apartaduan, Ategik energiaren erosketa eredua berriz zehaztea proposatzen du bi helbururekin. Alde batetik, Ategiko bezeroei energia berdearen kontsumoan sartu, ingurumenarekin Ategik duen konpromezua sendotuz (%65 energia berdea) eta beste aldetik, epe luzean prezio lehiakorrak finkatu, Espainiako merkatu elektrikoaren gorabeherak arintzeko eta gure industriak duen lehiakortasun maila mantentzeko.

Halaber, funtsezkotzat hartzen da Ategi Internacional sendotzea epe ertain-luzeko estrategian. Horretarako, Ategi Internacional estrategia 2019-2022 zehaztu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan. Honela, bezeroentzako eskaintza zehaztu da eta Ategi Internacionaleko estrategiaren oinarriak ezarri dira 2021-2024 aldi estrategikorako.

Ospearen garapenean, Ategik bezeroaren Asetze proiektu bat egin du Ategiko bezeroen egoera ebaluatu eta objektibatzeko eta emaitza horietan oinarrituz, ABC bezeroak pertsonalizatutako akzio plana ezartzeko.

Gainera, Canal Ategi garatzen jarraitu da, kalitatezko edukiarekin eta maiztasun kadentziarekin, marka dinamiko eta koherente baten irudia helarazteko.

Eta, azkenik, 2019ko proiektu nagusien errepasoa garapen teknologikoarekin osatzen da. Eremu honetan bi proiektu gailentzen dira; alde batetik, tresna informatikoen kontsolidazioa, eremu ezberdinetan garatzen ari diren tresnen kontsolidazio teknologikoa helburu, plataforma bakarra eta zentralizatua zehaztuz eta ezarriz, irudi korporatiboarekin eta zerbitzu moduan. Emaitza bezala adierazten dira Microsoft PowerBI+Sharepoint plataforma, informazio kontsumoaren zerbitzua denbora errealean eta lehengaien zerbitzua. Hori guztia energiaren zerbitzuarekin osatuko da, garapen fasean dagoena eta garraio zerbitzua (Ubika), diseinu fasean dagoena. Bestalde, tresna informatikoen kontsolidazioaren proiektua Txinako gure bulegoan.

PG 2020ari dagokionez, 2017-2020eko planean ezarritako ardatz estrategikoen garapenean kokatzen da (hazkundea, zerbitzu internazionalen bultzada, zerbitzu espezializatuen aholkularitzan sakontzea, Ategiren irudia bultzatzea bezeroari gure kudeaketa eta garapenaren erdian jartzea eta interkooperazio proiektuen bultzada).

Kuantitatiboki, erosketetan 451 M euro kudeatzea pentsatzen da. Honek %10eko igoera suposatzen du Ategiren bitartekotzak, Interkooperazio divisional eta interdibisionaleko %15eko igoerarekin eta erosketetako interkooperazioan %12,5eko igoerarekin aurreko ekitaldiarekiko.

Helburu hauek lortzeko, garatzeko lehentasunezko 5 eremu ezartzen dira: Lehengaiak, Energia, Garraioa eta Logistika Integrala, Erosketen Kudeaketa, CBD metodologia eta Digitalizazioa eta 2021-2024ko hausnarketa estrategikoa balio proposamenekin.

Lehengaien proiektuaren garapenaren eremuan zerbitzuaren ezarpena planteatzen da, “Lehengaien arriskuaren kudeaketaren metodologia” erabiliz, “Lehengaien erosketen optimizatzailea” garatuz eta ezarriz eta altzairu, galdaketa eta polimeroen sinergiak garatuz.

Energiaren apartaduan, eremu industrialean energia berdearen erosketak %55eko igoera izatea planteatzen du Ategik. Gainera, energia fotoboltaikoa indartzea pentsatu dute Euskadin dagoen parke fotoboltaiko handienetik (Ekian), bertan sortzen den energia fotoboltaiko guztiaren %15a sortzen duelarik.

Eta, azkenik, kooperatibentzako (MONDRAGONeko enpresak) Kudeaketa energetikoaren modeloa garatu eta ezartzea.

Garraio eta Logistika Integraleko kudeaketan Ategik erronka bikoitza planteatzen du. Alde batetik, UBIKA proiektua garatzea 2020ko bigarren hiruhilekoan lurrean ezarriz, Tenderraren ezarpenaren prozesuan kalitatea ziurtatuz eta produktuaren trazabilitatea kontrolatzeko garraioko hornitzaile bakoitzari jarraipen bat eginez (lurrekoa, itsasokoa eta airekoa) gorabeheren eta zerbitzuen kalitatearen kontrolarekin.

Beste aldetik, garraioko prozesuan prezio / kostuaren balio proposamenaren hobekuntzatik beste balio proposamen batera eboluzionatzea planteatzen da, prozesu logistiko guztia baitan hartzen duena.

Kudeaketaren hobekuntzaren barruan aukera teknologikoen eskakizun eta analisien diagnostiko eta identifikazioa egingo da, erosketen digitalizaziorako eta CBD Metodologia Eredu bat garatuko da.

Azkenik, 2021-2024eko hausnarketa estrategikoan “ekimen berriak” zehaztuko dira gure bezeroek erosketetan kostua eta Ategi Internacional-eko oinarrizko estrategia hobetzeko, gure bezeroaren errentagarritasuna maximizatu eta Ategiren irudia indartuz.

Azken finean, 2020 urtea funtsezkoa da 2017-2020 Plan Estrategikoan markatu ditugun helburuak burutzeko eta ziurgabetasun ingurune batean, Ategiren garapenaren oinarriak enfokatzeko hurrengo 4 urteetan.

Related News

El precio de las baterías cae un 6% en 2021, a pesar de la escasez de materias primas

Tu Lankide: ATEGI comparte su experiencia y estrategia en el Foro de la Energía