Skip to main content

ATEGI KORRIKAREKIN BAT!

Euskararen aldeko ekimen jendetsuenetakoa da Korrika, irabazle bakarra hizkuntza duen eta bi urtean behin egiten den lasterketa. Martxoaren 31n hasiko da Amurrion eta hamar egunez euskararen ezagutza eta erabilera bultzatuko ditu “HitzEkin” leloa zazpi haizetara barreiatuz.

ATEGIk Euskara Plana du eta bere zerbitzua euskaraz eskaini nahi die bere bezeroei. Iaz lortutako Urrezko Bikain Ziurtagiria du lekuko. Baina horrez gain ekarpena egin nahi dio euskararen normalizazio eta erabilerari eta horretarako Korrikaren Kilometroa erosi du Arrasaten. Apirilaren 1ean, eguzki galdatan edo euripean, ATEGIko langileen eskuetatik igaroko da horrenbeste ilusio eta poz eragiten duen Korrikako lekukoa. Ika, ika, ika… hemen dator Korrika!

 

Abestia entzun mp3 formatuan:

Related News

Aurten ere, Ategi Euskaraldiarekin

Qué debemos conocer del mercado de gas para gestionarlo mejor en nuestra empresa