Skip to main content

Hornidurak

4

Horniduran enpresentzako beharrezko hainbat produktu eta zerbitzu daude. Zerbitzu edo produktu hauek banaka hartuz gero, ez dira agertzen erosketen kudeaketan lehentasuna dutenen artean, bolumenik handiena ez dutelako; baina totalean hartuz gero, gastuaren ehuneko esanguratsua osatzen dute eta optimizatzeko aukera nabarmenak dituzte.

Erosketaren kudeaketaren ziklo osoari begiratzen diogu, gure bezeroen beharren azterketarekin hasi, kontratuen negoziazioa eta esleipen proposamenak egin eta esleitutako akordioen ezarpen eta jarraipenerarte.

Hainbat horniduren erosketak kudeatzen ditugu eta gure bezeroen erosketa-bolumenak batzen ditugu, kontratu komunak negoziatzeko eta erosketa-baldintzak hobetzeko, zerbitzuaren baldintzetan arreta berezia jarriz.

Bezeroaren beharren araberako proiektuak ere garatzen ditugu, eskariaren berezitasunek hala eskatzen dutenean.

Gure kudeaketaren xedea, gure bezeroen hornikuntzaren kostu osoaren optimizazioa lortzea da, ez soilik tarifako salneurriak hobetzea. Gure balio ekarpena hazi egiten da kanban kudeaketa bezalako zerbitzuekin, makina banatzaileen zerbitzu eta ordezkapenekin, entrega pertsonalizatuekin edo artikuluen kodifikazioarekin, besteak beste; zerbitzu horiek guztiak hornitzaileekin ditugun akordioetan garatzen ditugu, bezeroetan erosketa hauen kudeaketa hobetzeko.

ATEGIK kudeatutako kategoria nagusiak hauek dira:

Bulego hornikuntza

Bulegoko materiala

  • Artikulu orokor ugari dira, bulegoetan lana egiteko erabiltzen dira artikulu guztiak eta hainbat motakoak daude: idaztekoak, artxiboak, tonerrak eta inpresoren kartutxoak, fotokopiagailurako papera, etab.
  • Gure bezeroei 1.200 erreferentzia baino gehiagoko katalogoa eskaintzen diegu, eta beraiek jakinarazten dizkiguten beharren arabera eguneratzen da; banaketa zerbitzu eraginkorra 24-48 ordu bitartekoa da estatu mailan.

Industria hornikuntza

Norbera babesteko ekipamenduak

  • Lanerako babes pertsonaleko elementuak, adibidez, eskularruak, oinetakoak, betaurrekoak, kaskoak, arnesak, aurikularrak, etab.

Laneko Jantziak

  • Laneko jantziak, prakak, alkandorak, txalekoak, batak, jakak… bezero bakoitzak eskatutako pertsonalizazioarekin (logotipoak, bordatuak, etab.).
  • Laneko jantzien proiektu integralak ere kudeatzen ditugu, hau da, arropa neurrira egitetik hasi eta beste zerbitzu batzuetara arte, adibidez, garbiketa, konponketa edo erabiltzaileen armairuetan arropak berriro gordetzeko zerbitzua.

Tresneria

  • Tresneriaren barruan industriarako hornigai ugari daude:
    • ebakitzeko erremintak,
    • eskuko erremintak,
    • neurketarako eta kontrolerako erremintak,
    • makina eramangarriak,
    • urratzaileak,
    • torlojuak,
    • itsasgarriak, etab.

Gas industrialak

  • Sektore ugarik (metalurgiak, beirak, urak, elikadurak, medikuntzak, energiak, petrokimikak, laborategiak, izozteak, hozteak, enologiak…) gas industrialak erabiltzen dituzte beren ekoizpen prozesuetan.  Aplikazio-eremua oso zabala denez, gas industrialen erabiltzaileen beharrak ere asko aldatzen dira bolumen, purutasun, osaera eta banatzeko motei dagokienez.
  • Gure xedea, gure bezero guztien beharrak modu pertsonalizatuan artatzea, beren jarduera optimizatzen laguntzea, kostuak murriztea eta ekoizpena hobetzea da. Horretarako, hornitzaile nagusiekin negoziatzen da kostuaren hobekuntza, gure bezeroek preziorik eta zerbitzurik hoberenak izan ditzaten.

Facility manegement proiektuak

  • Bezeroek, beren erosketaren kudeaketan gero eta gehiagotan behar dituzte irtenbide pertsonalizatuak eta integralak; erosketak eraginkorra izan behar du eta balio handiagoa erantsiko duten zerbitzu gehigarriekin osatu behar da.
  • Bezero bakoitzaren neurrirako proiektuak garatzen ditugu eta zeregin osagarri batzuen burutzapena koordinatzen dugu, horri esker, gure bezeroek espezializazio, bizkortasun eta eraginkortasun handiagoa lortzen dute beren jarduera nagusiko zerbitzuetarako.

Zerbitzu orokorrak

Zerbitzu grafikoak

  • Inprimatutako papergintzako ohiko produktuen erosketa kudeatzen da, adibidez, bisita-txartelak, gutunazalak edo zenbait inprimaki, baita produktu grafikoak ere, esaterako, katalogoak, liburuxkak, kartelak, triptikoak, diptikoak edo flyerrak.

 

Itzulpengintza eta interpretazioa

  • Gure enpresek nazioarteko merkatuan gero eta presentzia handiagoa dutenez, kalitatezko itzulpengintza eta interpretazio zerbitzua beharrezkoa da, jatorrizko hizkuntzari leial izan eta itzulpenaren edo interpretazioaren xede den hizkuntzaren nortasuna errespetatuko duena, baita enpresa mugitzen den sektore bakoitzeko espezializazioa ere.
  • Hori dela eta, itzultzen ari den testua, mezua eta estiloa ahalik eta leialen itzultzen duen zerbitzua dugu, UNE 15038 arauaren araberako itzulpen-prozedurako baldintzekin.  Teknologiaren erabilpenean oinarritutako irtenbide aurreratuen hornitzaile bat dugu, 400 itzultzaile homologatu baino gehiago eta 150 hizkuntza-bikote baino gehiago itzulpen-beharrak dituzten enpresentzat.

 

Bulegoa eta tailerren garbiketa

  • Irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu mota guztietako enpresentzat, neurria edo jarduera dena delakoa izan arren; enpresa bakoitzaren garbiketa beharretara egokitzen gara.
  • Kontratuak modu eraginkorrean kudeatzen ditugu, beharrezko baliabideak optimizatzeko eta kostuak murrizteko.

 

Hondakin arriskutsuen kudeaketa

  • Prozesu industrialen ondorioz hondakin arriskutsuak sortzen dira, baina aldi berean, azken hamarkadetan ingurumena zaintzearen kezka ere hazi egin da eta baita jatorri industrialeko hondakin arriskutsuei irtenbide egokia aurkitzeko kezka ere.
  • Europar Batasunaren arabera, irtenbiderik egokiena hondakinak sortzeari aurrea hartzea eta osagaiak birziklatuz hondakin horiek ekoizpen prozesuan berriro sartzea da, ikuspegi ekologikotik eta ekonomikotik irtenbide jasangarriak daudenean.
  • ATEGIN, ados gaude ikuspegi honekin eta horregatik gure bezeroei beren hondakin arriskutsuak behar bezala kudeatzen laguntzen diegu Batzordearen 2014/955/EB Erabakiaren arabera sailkatzetik eta amaierako tratamendura arte, indarrean dagoen eta ezar daitekeen legediaren arabera, eta kostua murriztuta.
  • Gure xedea bezeroei hondakin arriskutsuen kudeaketarako zerbitzu egokia eskaintzea da, ingurumena errespetatuko duena eta kostuei dagokienez arrazoizkoa izango dena.

Kategoria gehiago

null

ENERGIA

null

GARRAIOA

null

IKT

null

NAZIOARTEKO EROSKETAK