Skip to main content

2018 ATEGIko Batzar Nagusia

Txema Gisasolak, Ategiko Zuzendari Nagusia, Batzarraren erresumen bat egiten du

 

“Ekainaren 13an Ategiko Batzar Nagusia egin dugu eta bertan  2017ko ekitaldiko emaitzak, gestio planeko helburuak eta 2018an landuko diren proiektu nagusiak partekatu ditugu.

2017ko ekitaldian, 2017-2020 Plan Estrategikoan ezarri zen bezala, berriro ere, hazkunde orokorra izan dugu eta garapen urtea izan da, kudeatzen ditugun kategoria desberdinetan.

Bestalde,  urte garrantzitsua izan da interkooperazioa sustatzeko.

2017an bereziki eragin dugu gure bezeroen garapenerako interkooperazio proiektuen garapenean, lehiakortasunerako eta nazioartekotzerako oinarrizko elementu gisa.

HAZKUNDEA ARDATZ

2017an Plan Estrategikoan jasota daukagun %10eko hazkunde helburua gainditu dugu, iazkoarekiko %18ko guztizko hazkundea lortuta. Nabarmentzekoa da baita ere, hazkundea lortu dugula kategoria guztietan (atxikitako taula) hornidunetan %8, IKTetan %11, garraioetan %12, energian %18 eta nazioarteko erosketetan %26. Gainera, 2017an gure bezeroentzako merkatuarekiko %18ko aurrezkia lortu dugu.

INTERKOOPERAZIOA

Praktikan interkooperazioaren sustapena erabaki ekonomikoen eta horretara bideratutako baliabideen araberakoa izaten da. Arlo horretan ATEGIren egitekoa funtsezkoa da, izan ere, 2017an irabazi banagarrien %70 interkooperazio proiektuetara bideratu da, eta 2018an ildo horrekin jarraituko dugu

  • Facility Management proiektua urtean zehar landuko da barne hartzen dituen familiak zabalduta,
  • Hornitzaileen arriskua proiektua:  Proiektu honen helburua da erakunde bateko hornitzaile kritiko edo estrategikoen ebaluazioa eta jarraipena egiteko Finantza Arriskuaren Indizea ebaluatzeko kalkulurako oinarriak ezartzea. Horretarako, hornidura kolokan egon litekeen arrisku finantzarioen aurrean alertak  eta prebentzio ekintzak ezarriko dira.
  • UBIKA proiektua: Hornitzaile iragankorrak eta ATEGIko enpresak konektatzeko aukera ematen duen proiektua, balio erantsia emango dieten zerbitzuak eskaintzeko eta fase desberdinetako garraioekin erlazionatutako prozesuen ikuspegi orokorra izateko.
  • Kunshan proiektuak Txinako industri parkean hainbat kategorien kudeaketaren baliozko hobekuntza aztertzen du.

 

Horrez gain, hurrengo proiektuak abiatuko dira:

  • Dibisioarteko kooperazio proiektuak: Dibisio bereko kooperatiben artean Erosketa arloko lankidetza aukerak aztertu eta garatzeko. (Zehazki, industri ekipamendua eta Enpresa zerbitzuak).
  • Lehengaien Arriskuen kudeaketa proiektua: Lehengaien Erosketarako aholkularitza zerbitzua garatzeko proiektua, hurrengo helburuekin:
  1. Lehengaien prezioen eboluzioari buruzko aurreikuspen informazio fidagarria lortzea
  2. Lehengaien erosketan erabaki hartzea hobetzeko gakoekin aginte koadroa diseinatzea
  3. Erosketen erabaki hartzean aholkularitza, enpresa bakoitzaren arrisku politikaren arabera, produktu finantzario eta lehengaien erosketarako kontratazio formula berriak aztertuta
  • Txinan logistika alternatiben diseinuaren proiektua: Proiektuaren helburua da Txinatik inportatzen duen enpresen garraio beharren azterketa egitea, kostuen aurrezpena ekarriko luketen balizko logistikako alternatiba desberdinak diseinatzeko.
  • Interkooperazio robotikoaren proiektua, fabrikazio prozesu automatizatuetako robot erabiltzaileak eta roboten parametrizazioa eta diseinuaren ezagutza behar duena.

Laburbilduz, ATEGIk aurrera darrai, bere bezeroei eskaintzen dien balio proposamena aberastuko duen negozio ereduaren eraldaketa prozesuan.”

 

ATEGI kanalean partekatuko ditugu aurrerapausuak.

Related News

Informe de Competitividad de Euskadi

ATEGI aporta su visión en el II Congreso de Compras de Euskadi

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *